Pribatutasun-politika

XEDEA

Asesorías Marcelo Jiménez SLk erabiltzaileei jakinarazten die betetzen duela datuak babesteari dagokionez indarrean dagoen araudia, eta, bereziki, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) eta 34/2002 Legea (Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legea).

Indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, Asesorías Marcelo Jiménez SLk behar-beharrezko datuak baino ez ditu jasoko, dela bere jardueratik eratorritako zerbitzuak eskaintzeko, dela legeak esleitutako gainerako prestazio, zerbitzu eta jarduerak emateko.

Datuak babesteko politika hau aldatu ahal izango da denborarekin, legeetan, jurisprudentzian edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziak eta/edo agintaritza eskudunak unean-unean jarraitutako irizpideetan izan daitezkeen aldaketen ondorioz. Hori dela eta, Asesorías Marcelo Jiménez SLk berea du pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea, webguneetan sartzeko unean indarrean dauden lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara eta sektoreko jardunbideetara egokitze aldera.

Kasu horietan, Asesorías Marcelo Jiménez SLk webgune honetan jakinaraziko ditu eginiko aldaketak, martxan jarri aurretik behar adinako aurrerapenarekin.

KONFIDENTZIALTASUNA
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko dira posta elektronikoz edo formulario elektronikoen bidez emandako datu guztiak, eta, kasu guztietan ere, konfidentzialak izango dira informazio hori kudeatzen duten Asesorías Marcelo Jiménez SLko langileentzat.
DATUAK UZTEKO BORONDATEARI ETA HORREN ONDORIOEI BURUZKO INFORMAZIOA

BORONDATEZKOTASUNA

Webgune honen erabiltzaileei jakinarazten zaie borondatezkoak direla webgune honetan jasotako datu-bilketako formularioetan egindako galderen erantzunak; edonola ere, eskatutako datuak emateari uko eginez gero, baliteke datu horiek nahitaez eskatzen dituzten zerbitzuetara ezin sartu izatea.

ONDORIOA

Asesorías Marcelo Jiménez SLk emandako zerbitzuei buruz webgune honetan bildurik dauden formularioen bidez, erabiltzaileek onartzen dute datu pertsonalen fitxategi batean sartuko eta tratatuko dituztela emaniko datuak. Asesorías Marcelo Jiménez SL izango da fitxategi horren titularra, eta dagozkion eskubideak baliatu ahal izango dira hurrengo klausularen arabera.

ERABILTZAILEARI INFORMAZIOA EMATEA DATUAK ZUZENTZEKO, ESKURATZEKO, HAIEI AURKA EGITEKO ETA EZEREZTEKO ESKUBIDEEI BURUZ

Aurreko puntuan deskribatutako moduan bildutako datuei dagokienez, erabiltzaileek 15/1999 Lege Organikoan aitortutako eskubideak baliatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, haiei aurka egiteko eta/edo ezerezteko eskubideak. Erabiltzaile bakoitzak aurreko paragrafoan aipatutako eskubideak erabili ahal izango ditu; horretarako, eskabide bat helarazi beharko du idatziz eta sinatuta helbide honetara, NANaren edo pasaportearen fotokopiarekin batera:

ASESORÍAS MARCELO JIMÉNEZ SL
DATUAK BABESTEKO LEGE ORGANIKOAREN ARDURADUNARI.

Baldomero Anabitarte plaza 1, 1, 20011
Donostia
Telefonoa: 943 460 800 edo Faxa: 943 453 505
Era berean, erabiltzaile batek ez badu informaziorik jaso nahi posta elektronikoz edo beste edozein bide erabiliz, horren berri eman ahalko dio Asesorías Marcelo Jiménez SLri adierazitako helbidean, eskaera hori helarazi izana jasota geratzen den edozer bitarteko baliatuz.

GORDETZEN DIREN DATUEI BURUZKO INFORMAZIOA, ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DIREN ETA ZER XEDEREKIN
GORDETZEN DIREN DATUAK

Harremanetarako datuak soilik (oinarrizkoa), hala nola izena, abizena eta helbide elektronikoa. Asesorías Marcelo Jiménez SLk jasoko du informazio hori, eta inoiz ez dio salduko, lagako edo errentan emango beste ezein enpresari, zerbitzua emateko kasu logikorako izan ezik.
Asesorías Marcelo Jiménez SL izango da datu pertsonalen fitxategi horien arduraduna. Fitxategi horiek Asesorías Marcelo Jiménez SLk sortuak dira beretzat, eta haien helburuen artean daude erabiltzaileekin dituen harremanak mantentzea eta kudeatzea, erakundearen produktuak jakinaraztea eta banatzea, eta bestelako hainbat jarduera gauzatzea.

ZER XEDEREKIN

Halaber, jakinarazten dizugu erabiltzaileak identifikatzeko eta erregistratutako erabiltzaileen estatistika-azterketak egiteko erabili ahal izango dela datu-baseotan jasotako informazioa.
Datuak biltzeko prozesuan, eta datuak eskatzen diren guztietan, datuak biltzea nahitaezkoa edo borondatezkoa den jakinaraziko zaie erabiltzaileei, eta, dagokion formulario elektronikotik inplizituki ondorioztatzen ez bada, jakinaraziko da datu horiek beharrezkoak ote diren erabiltzaileak webgune honetan emandako eduki jakin batzuetara sartu ahal izateko.
Azken hori horrela bada, baimena eskatuko zaie erabiltzaileei Asesorías Marcelo Jiménez SLk haien datuak erabil ditzan, erakundeari, egiten dituen jarduerei edo lotutako beste gai batzuei buruzko informazioa bidaltzeko.

ERABILTZAILEAREN KONPROMISOA, BERE DATUAK FITXATEGI BATEAN INSKRIBATUTA EGON DAITEZEN

Datu pertsonalak datuak jasotzeko orriren batean edo batzuetan sartzeak esan nahi du onartu egiten direla erabilera-baldintza eta pribatutasun-politika hauek; halaber, ulertutzat jotzen da erabiltzaileak baduela datuok erabiltzeko baldintzen eta legezko abisuaren berri, eta, orobat, konpromisoa hartzen duela datuok osorik betetzeko http://www.asemarce.com webgunean nabigatzean eta parte hartzean.

DATUAK HIRUGARREN ENPRESEI TRANSMITITZEA SAIHESTEA, ERABILTZAILEAREN BERARIAZKO BAIMENIK GABE

Era berean, Asesorías Marcelo Jiménez SLtik kanpoko hirugarrenek ezingo dituzte eskuratu erabiltzaileen datu pertsonalak eta/edo nabigaziokoak, erabiltzaileon berariazko baimenik gabe, salbu eta erabiltzaileari jakinarazi bazaio haren datuak hirugarrenei lagatzeko aukera, lagapen horiek egiteko baimena eskatu bada, eta lagapen hori indarrean dagoen legeriak babesten badu. Gainerako kasuetan, Asesorías Marcelo Jiménez SLk lagundu egingo du hirugarrenek indarrean dagoen legedia bete dezaten, baina aipatutako hirugarren horiei eskatu ahal izango zaie erantzukizuna.
Asesorías Marcelo Jiménez SLk ez ditu salduko, alokatuko edo lagako webgune honen erabiltzaileen datu pertsonalak, zerbitzua emateko beharrezkoa den kasuan izan ezik.
Asesorías Marcelo Jiménez SLk ez dizkie salduko, alokatuko edo lagako erabiltzaileen mezu elektronikoak beste enpresa batzuei, salbu eta beharrezkoa bada zerbitzua emateko.

INFORMAZIOA BANATZEKO ZERRENDATIK BAJA EMATEA

Aldian behin, gerta liteke Asesorías Marcelo Jiménez SLk mezu elektroniko bat bidaltzea, dela bezero batek sortu berri duen kontua sortu dela baieztatzeko, dela webgune honetan egiten diren hobekuntzak, berrikuntzak edo eskaintzak jakinarazteko. Erabiltzaileek noiznahi eman dezakete baja borja@asemarce.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita, zerbitzuak emateko beharrezkoak diren berezko funtzioetarako izan ezik.

ERABILTZAILEEN ERANTZUKIZUNA ERABILERAREKIN ETA EDUKIAREKIN LOTURIK

Erabiltzailearena izango da webgune honetara sartzearekin loturiko ardura eta bertan jasotako informazioa eta edukiak erabiltzearekin loturikoa.
Beraz, Estatuan zein nazioartean aplikatzekoa den legeak dioena bete beharko da aipatutako informazioa, irudiak, edukiak eta/edo haren bidez eskura daitezkeen produktuak erabiltzeko, eta, orobat, betetzekoak izango dira fede onaren eta erabiltzaileen erabilera legitimoaren printzipioak ere, erabiltzaileok izango baitira sarbide horren eta erabilera zuzenaren erantzule bakar.
Erabiltzaileek zentzuz erabili beharko dituzte zerbitzuak edo edukiak, fede onaren printzipioaren arabera, eta errespetatu egin beharko dituzte indarrean dagoen legeria, morala, ordena publikoa, ohitura onak, hirugarrenen eskubideak edo Asesorías Marcelo Jiménez SL berarenak, betiere haien sorkuntza-arau eta -helburuen arabera. Asesorías Marcelo Jiménez SLk ez du bere gain hartzen erabiltzaileek edo hirugarrenek egindako zerbitzu edo edukien erabilera okerraren ondoriozko erantzukizunik, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, sortzen ari den kalteagatik edo lortu gabeko irabaziagatik.

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN ZERBITZUEN ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOAREN LEGEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Indarrean dagoen Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazio-betebeharra betez, jakinarazten dizugu Asesorías Marcelo Jiménez SL dela hainbat aplikazio eta/edo informazio deskarga ditzakezun webgunearen arduraduna. Sozietate horren helbidea Baldomero Anabitarte plaza 1, 1, 20011 Donostia da. Telefono-zenbakia: 943 460 800 edo Faxa: 943 453 505 eta IFK: B20547063 Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua –1553. liburukia, 91. folioa, SS-10968 orria, 1. inskripzioa–, Interneteko www.asemarce.com domeinuaren titularra eta dagokion erregistroan inskribatuta. Erabiltzaileen eta/edo interesdunen komunikazioak borja@asemarce.com helbide elektronikoaren bidez erantzuten dira.

COOKIEEN POLITIKA

Nabigatzailean cookieak instalatzeko, berariazko baimena behar da. Kasu berezi batzuetan, salbuespenak izango dira berariazko baimen horretarako:
• Beharrezkoak badira nabigazioa errazteko eta/edo segurtasun-neurriak aplikatzeko, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatze aldera.
• Ezinbestekoak badira zuk berariaz eskatutako zerbitzua emateko.
Gure webgunean erabiltzen ditugun gainerako cookieei dagokienez, gure cookie-politikaren berri emanez agertzen den legezko abisua onartu eta, horren bidez, baimena ematen baduzu, politika honetan adierazitako helburuetarako erabili ahal izango ditugu.
Zer dira cookieak?
Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da, erabiltzailearen terminalean deskargatzen eta gordetzen dena (PCa, smartphonea, tableta eta abar), webgune batera sartzean. Cookie mota desberdinak daude, eta askotarikoak izan daitezke haien helburuak. Adibidez, cookieak hainbat eginkizunetarako erabil daitezke: hautatutako hizkuntza gogoratzeko, webgunea pertsonalizatzeko, saioaren hasiera gogoratzeko, eskaera baten elementuak gogoratzeko, segurtasun-elementuak erabiltzeko, sare sozialetan edukiak partekatzeko, erabiltzailearen nabigatzaile mota gogoratzeko eraginkortasuna hobetzeko, geolokalizazioa ahalbidetzeko, bisiten analisia eta webeko portaera hobetzeko, publizitate pertsonalizatua eskaintzeko, webgunean egiten dituen mugimenduen jarraipena egiteko eta erabilera-profilak sortzeko.
Zer eratako cookieak daude?
Oro har, bi cookie mota daudela esan daiteke: saiokoak eta iraunkorrak. Saioko cookieak aldi baterako sortzen dira; hori horrela, webgunetik irten ondoren, automatikoki ezabatzen da saioko cookiea. Cookie iraunkorrek, ostera, gailuan biltegiratuta jarraitzen dute, eta berriro aktibatzen dira sortu zituen orrialde espezifiko hura bisitatzen duzunean. Cookie iraunkor batek nabigatzailearen azpikarpetan jarraitzen du, artxiboaren iraupen-aldi gisa ezarri den bitartean.
Halaber, cookieak propioak edo hirugarrenenak izan daitezke. Cookie propioak geuk sortuak dira, eta guk du kontrola horiek erabiltzeko eta deuseztatzeko. Hirugarrenen cookieak, berriz, zerbitzuak ematen dizkiguten erakundeek sortzen dituzte –zerbitzu horien artean daude, esaterako, gure webguneko trafikoa aztertzea, hirugarrenen bideoak ikustea edo sare sozialekin konektatzea, eta abar–. Cookie horiei eta sortzaileen pribatutasun-politikei dagokienez, jakinarazten dizugu ezin dugula eduki inolako kontrolik. Jarraian, gure webgunean erabilitako cookieak jasotzen dituen deskripzio-taula bat dago. Cookie horiei buruzko zalantzarik baduzu, fabrikatzailearengana jotzea gomendatzen dizugu, adierazitako estekei jarraituz (hargatik eragotzi gabe egoki iritzitako cookieak desaktibatzeko eskubidea).
Nork eskura ditzake cookieak?
Sortu dituen erakundea edo enpresa bakarrik sar daiteke cookieetara.

Zer informazio jaso dezake cookie batek?
Cookie batek bil dezakeen informazioa askotarikoa izan daiteke. Ildo horretan, cookiek tankera honetako informazioa jaso ditzakete (jakingarri gisa, baina ez horiek bakarrik):
• Erabiltzailearen IPa.
• Jatorri-webgunea.
• Bilatzaileetan webgunera sartzeko erabiltzen den terminoa.
• Bisitatutako webguneak.
• Hautatutako produktuak.
• Erregistratzeko edo eskatzeko formularioen edukia.
• Saioaren identifikatzailea.
• Arakatzaileari eta gailuari, sistema eragileari, konexio-abiadurari eta bistaratze-konfigurazioari buruzko informazioa.
Zer cookie erabiltzen dira webgune honetan?
Webgune honek hurrengo koadro honetan zehazten diren cookieak erabiltzen ditu:
• Beharrezko cookieak: ezinbestekoak dira erabiltzaileak eskatutako zerbitzuak emateko. Cookie horiek desaktibatzen badira, ezingo dituzu behar bezala jaso gure edukiak eta zerbitzuak.
• Cookie analitikoak: Cookie hauek erabiltzen ditugu gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko, erabiltzaileek gure webgunean duten portaera aztertuz. Horretarako, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Cookie horiek desaktibatzen badituzu, gure zerbitzuak jasotzen jarraitu ahal izango duzu; hala ere, mugatu egingo duzu gure bezeroek gure zerbitzuak hobetzeko egiten duten jardueraren ezagutza.
Gure webgunean erabilitako cookieak:

Gure webgunean erabilitako cookieak:

COOKIE PROPIOAK
Cookieak Xedea Iraupena Beharrezkoa / aukerakoa
PHPSESSID PHP hizkuntzak saio-aldagaiak web zerbitzarian gordetzea ahalbidetzen du.
Beharrezkoa da formularioak bidaltzeko.
Saioarekin iraungitzen da Beharrezkoa
Hirugarrenen cookieak
Cookieak Jabea Xedea Iraupena Beharrezkoa / aukerakoa
_ga Google Analytics Erabiltzailea bereizteko erabiltzen da 2 urte Aukerakoa
_gid Google Analytics Erabiltzailea bereizteko erabiltzen da 1 egun Aukerakoa

¿Cómo puedo desactivar las cookies?

Nola desaktibatu ditzaket cookieak?
Erabiltzaileak cookie operatiboak hauta ditzake, edo desaktibatu ere desaktibatu ditzake. Horretarako:

Nabigatzailea konfiguratuz:
• Chrome nabigatzailearen kasuan, http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
• Explorer nabigatzailearen kasuan, https://support.microsoft.com/es-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies
• Firefox nabigatzailearen kasuan, http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-web
• Safari nabigatzailearen kasuan, http://support.apple.com/kb/ph5042
Cookieen jabeek adierazitako opt-out sistema espezifikoen bidez.
Hirugarrenen beste tresna batzuk, online eskuragarri daudenak; haien bidez, erabiltzaileek cookieak detektatu eta horien desaktibazioa kudeatu dezakete erabiltzaileek, bisitatzen duten webgune bakoitzean.

Hirugarrenen erantzukizuna.
Kontuan izan ezin dugula erantzukizunik hartu hirugarrenen pribatutasun-politiken edukiaren, egiazkotasunaren eta betetzearen gainean. Ondorioz, gure webgunean hirugarrenen cookieak baimenduz nabigatzea erabakitzen baduzu, adierazten duzu baduzula inguruabar horren berri, eta ASESORÍAS MARCELO JIMÉNEZ SL salbuetsita geratuko da erantzukizun orotatik, izan zuzenekoa edo zeharkakoa, hirugarren konpainiek zure pribatutasunean egindako kalte, galera edo injerentziengatik.
Hala, Asesorías Marcelo Jiménez SLrenak dira www.asemarce.com webgunearen eta haren edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntzak, softwarea) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak, edo, hala badagokio, hirugarrenenak.
Erabiltzaileak ikusi, inprimatu eta kopiatu egin ditzake elementu guztiak, bai eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta erabilera pertsonalerako eta pribaturako baino ez bada. Horrenbestez, erabat debekatuta dago elementu horiek helburu komertzialetarako erabiltzea edo banatzea, bai eta aldatzea eta deskonpilatzea ere.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du egokiro baliatzeko Asesorías Marcelo Jiménez SLk webgunean eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak. Halaber, adierazten du ez dituela baliatuko legez kontrako edo fede onaren eta lege-ordenamenduaren aurkako jardueretan; ez dituela baliatuko eduki arrazista, xenofobo, pornografiko eta ilegalak zabaltzeko, terrorismoaren apologia egiteko edo giza eskubideen aurkako edukiak edo propaganda zabaltzeko; ez duela eragingo kalterik Asesoría Marcelo Jiménez SLren sistema fisiko eta logikoetan –ez eta haren hornitzaile eta hirugarren pertsonenetan ere–, ez duela zabalduko birus informatikorik, ez eta aurrez aipatu ditugun kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisiko edo logikorik ere.
Asesorías Marcelo Jiménez SLk berea du webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik abisatu beharrik gabe. Hala, eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo lokalizatzeko modua ere.
Asesorías Marcelo Jiménez SLk jazarri egingo du aurreko baldintzak ez betetzea, eta jazarri egingo du, halaber, bere webgunean aurkeztutako edukiak bidegabe erabiltzea; horretarako, zuzenbidean dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu.
Erabiltzaileek aurretiazko erregistroaren bidez eskura dituzten zerbitzuei dagokienez, datu guztiak pribatutasun hertsienean mantentzen dira, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Asesorías Marcelo Jiménez SLk bete egiten du harpidedunen datu pertsonalen babesari buruzko legeria, eta konfidentzialtasun hertsienean mantentzen ditu datu horik, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (aurrerantzean, DBLO) xedatutakoaren arabera.
Asesorías Marcelo Jiménez SLren webgunean erregistratutako erabiltzaileak noiznahi balia ditzake datuak eskuratzeko eta zuzentzeko eskubideak, baita datuak lagatzeko baimena ezerezteko eta indargabetzeko eskubideak ere, aipaturiko legean eta hura garatzeko gainerako arauetan adierazitako baldintzei jarraikiz, orri honetan jasotakoarekin bat.

PRIBATUTASUNA
Datuen konfidentzialtasuna eta babesa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Asesorías Marcelo Jiménez SLk erabiltzaileari jakinarazten dio datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat duela bere erantzukizunpean, Asesoría Marcelo Jiménez SLk sortua, erabiltzaileekin dituen harremanak mantentzeko eta kudeatzeko, bai eta zerbitzuari eta harekin loturiko jarduerei buruzko informazioa, prestakuntza eta merkaturatzea antolatzeko ere. Baldintza orokor hauek onartzeko unean, Asesorías Marcelo Jiménez SLk erabiltzailearen hainbat datu beharko ditu, zeinak ezinbestekoak baitira zerbitzuak emateko.

Fitxategien erregistroa eta formularioak
Erregistro-inprimakia betetzea nahitaezkoa da webgunean eskaintzen diren zerbitzu guztietara sartzeko eta horiez gozatzeko. Hala ere, informazio-buletinetarako, helbide elektronikoa eman beharko da, eta, erregistroaren mendeko zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko, Asesorías Marcelo Jiménez SLren erabiltzaile erregistratu gisa izena eman beharko da. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuak babesteko politika hau ez onartzeak esan nahi du ezingo dela izena eman, erregistratu edo parte hartu datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetako edozeinetan.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzearen ondorioz lortzen diren datu pertsonalak Asesorías Marcelo Jiménez SLren titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla (B20547063 IFK; helbidea: Baldomero Anabitarte plaza 1, 1, 20011 Donostia – GIPUZKOA). Halaber, jakinarazten da fitxategi horrek ezarrita dauzkala ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak.

Datuen zehaztasuna eta egiatasuna
Erregistratutako erabiltzailea edo informazio-buletinen harpideduna da sartutako datuak egiazkoak eta zuzenak izatearen erantzule bakarra, eta Asesorías Marcelo Jiménez SLk ez du izango horren gaineko erantzukizunik. Erabiltzaileak bermatzen du zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela emandako datu pertsonal guztiak, eta bere egiten du horren gaineko erantzukizuna; halaber, konpromisoa hartzen du behar bezala eguneratzeko. Erregistratutako edo harpidetutako erabiltzaileak onartzen du informazio osoa eta zuzena ematea erregistratzeko edo harpidetzeko formularioan. Asesorías Marcelo Jiménez SLk ez du erantzungo berak egindakoak ez diren eta beste iturriren batek adierazten dituen informazioen egiazkotasunari buruz, eta, beraz, ez du inolako erantzukizunik hartuko informazio hori erabiltzeagatik sor daitezkeen balizko kalteei dagokienez. Asesorías Marcelo Jiménez SLk eskubidea izango du bere webguneetako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, eta, orobat, informazio hori eskuratzeko aukera mugatu ahal izango du, baita sarbidea galarazi ere. Asesorías Marcelo Jiménez SL salbuetsita geratzen da Asesorías Marcelo Jiménez SLk emandako informazioan akats, hutsegite edo omisioen ondorioz erabiltzaileak izan dezakeen edozein kalte edo galeraren erantzukizunetik, baldin eta informazio hori Asesorías Marcelo Jiménez SLz kanpoko iturrietatik badator.

Cookieak
Eskainitako zerbitzua arintzeko, Asesorías Marcelo Jiménez SLk cookieak erabiliko ditu zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie hori www.asemarce.com webgunean nabigazio-saioa hasten denean instalatzen da. Erabiltzaileak ez badu nahi cookiea disko gogorrean instalatzea, nabigatzailea konfiguratu behar du ez jasotzeko, eta, horretarako, bere nabigatzaileak gomendatutakoa erabili behar du; bestela, zuzenean ezabatu ahal izango du ordenagailutik. Kasu horretan, murriztu egin daitezke Asesorías Marcelo Jiménez SLren zerbitzuen funtzionamenduaren azkartasuna eta kalitatea. Disko gogorrean cookieak instalatzea eragozten duen aukera aktibatuta eduki ezean, arakatu daiteke disko gogorra, jarraibideen eskuliburuari kasu eginez eta sistema eragilearen laguntzaz, cookieak zer zerbitzaritatik bidaltzen diren jakiteko. Asesorías Marcelo Jiménez SLk nabigazio-ibilbide tipikoa gordeko du, gure zerbitzuak ahalik eta gehien egokitzeko zure lehentasunetara. Erabiltzaileak berariaz baimentzen du Asesorías Marcelo Jiménez SLk cookieak erabiltzea, eta ez da beharrezkoa izango berriz ere baimena eskatzea gure webgunean sartzen den bakoitzean. Bidaltzen dizkizugun cookieak PCan gordetzen dira, asesoria@asemarce.com hasiera duen izen batekin. Domeinupean daude datuak biltzeko prozedura automatikoak transmititzen edo aktibatzen dituzten zerbitzarien izenak.

Xedeak
Asesorías Marcelo Jiménez SLren eginkizunak ostatu- eta jatetxe-kudeaketaren arloan zerbitzuak ematea da, bai eta ekitaldi eta kongresuak eta horiekin lotutako jarduera guztiak kudeatzea ere.

Adingabeak
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduta badaude, Asesorías Marcelo Jiménez SLk gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.
Datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta haiei aurka egiteko eskubideak erabiltzea
Komunikazioak helarazteko, asesoria@asemarce.com helbide elektronikoa baliatu daiteke, baita datuak eskuratzeko zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak baliatzeko ere. Halaber, eskura dago posta arrunteko helbidea ere: Asesorías Marcelo Jiménez SL, DBLO erreferentzia, Baldomero Anabitarte plaza 1, 1, 20011 Donostia – GIPUZKOA. Eskubide horiek erabiltzeko, eta Datuak Babesteko Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betez, zure nortasuna egiaztatu behar duzu Asesorías Marcelo Jiménez SLren aurrean, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bitarteko bidalita. Hala ere, erregistroko datuak webgunetik bertatik aldatu eta zuzendu daitezke, erabiltzaile izena eta pasahitza sartu eta gero.

Segurtasun-neurriak
Asesorías Marcelo Jiménez SLk hartu ditu legez eskatzen diren datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak, eta bere esku dauden beste baliabide eta neurri tekniko batzuk instalatzen saiatzen da, Asesorías Marcelo Jiménez SLri emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko. Asesorías Marcelo Jiménez SLk ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, etenaldi, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboko deskonexioetatik erator daitezkeen kalte edo galerak, baldin eta Asesorías Marcelo Jiménez SLz kanpoko arrazoiek eragindakoak badira; halaber, ez ditu bere gain hartuko sistema elektroniko honen erabileran izaniko atzerapenek edo blokeoek eragin ditzaketenak ere, ez eta zentroko telefono-lineen edo Datuak Prozesatzeko Zentroan, Internet sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan izanikoek eragindakoak ere; azkenik, ez ditu bere gain hartuko Asesorías Marcelo Jiménez SLren kontroletik kanpo legez kanpoko esku-sartzeen bidez hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteak ere. Hori gorabehera, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.

Onarpena eta adostasuna

Erabiltzaileak adierazten du eman zaiola datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen berri, eta onartzen duela Asesorías Marcelo Jiménez SLk datu horiek modu automatizatuan tratatzea, datu pertsonalak babesteko politika honetan adierazitako moduan eta xedeetarako.

Webguneko zerbitzu jakin batzuetan, baliteke datu pertsonalen babesaren inguruko baldintza bereziak ezartzea.

× ¿Cómo podemos ayudarte?