1972an sortu zen, aholkularitza eta kudeaketa integraleko zerbitzuak eskaintzeko, dela profesionalei bideraturik, dela enpresa txiki eta ertainekin pentsaturik. Kualifikazio-maila handiko 15 profesionalek osatzen dute gure lantaldea (abokatuak, ekonomialariak, lan-harremanetako gradudunak, administrazio-kudeatzailea, diplomadunak eta beste batzuk), lan-arloko aholkulariak (giza baliabideak, zergak, kontabilitatekoa eta gai juridikoak), eta kudeaketako eta aseguruetako beste zerbitzu batzuk.

Asesorías Marcelo Jiménez aholkularitza-etxeak zerbitzu integrala eskaintzen die bezeroei, profesionaltasunean oinarrituta, eta bizkortasunez, eraginkortasunez eta kalitatez betetzen ditu bezeroen eskariak.
Aholkularitzak, gainera, instalazio zabal eta modernoak ditu, bulegotikako eta kudeaketako teknologia aurreratuarekin.

Aholkularitza-etxeen iusTIME sareko kide da 2001. urtetik, bazkide sortzaile gisa, eta lurralde historiko osoan eta estatuko gainerako lurraldeetan eskaintzen die zerbitzua bezeroei, probintzia bakoitzean egiaztatutako bulegoen bitartez.

San-Sebastian
× ¿Cómo podemos ayudarte?